| Artikuluak "erlazio-psikomotrizitate"- aren esanahia argitu nahi digu. "Erlazionala" deitzen duguna, haurraren adierazpen global eta prebentiboan oinarritzen dute. Erlazio-psikomotrizitate saioetan haurra bera da protagonista gorputz-mugimenduaren bidez, bere interes eta beharrizanak adieraziz subjektu bezala. Helduaren laguntzarekin bere dimentsio psikofisiko, emozional eta sozialak garatzen ditu. Erabiltzen duten metodoa jolas librea da, espontaneoa, ez-gidatua eta judiziogabea. Psikomotrizistak haurraren portaera behatu, dekodifikatu egiten du, jarrera sostengatzaile eta deskulpabilizatzaile baten bidez, autonomia garatu eta bere zailtasun eta gatazkak bideratuz. Erlazio-Psikomotrizitatearen metodoa jolas librean oinarriturik dago. Informazio gehiago nahi baduzue hik hasi aldizkariko hurrengo artikuluan topa dezakezue: www.hikhasi.com/artikulua/1045 |
Mostrando entradas con la etiqueta berria.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta berria.. Mostrar todas las entradas
2007-10-09
Psikomotrizitate razionala edo erlazionala
Egilea
Sara López Moyano
en
10:16
0
komentarioak
Etiquetak: berria., erlazionala, psikomotrizitatea
Psikomotrizitatea eskolan aztertzen du jakingarriak aldizkarien azken aleak
| Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko Dokumentazio Zentruak Jakingarriak aldizkariaren azken alea kaleratu du, 59.a. Ale horren gai monografikoa da "Psikomotrizitatea Eskolan", eta hor jasotzen ditu hainbat adituren artikuluak: Juan Carlos Polentinos, Mª Jose Intxausti, Elena Herran eta Bernard Aucouturier. Monografiko horren helburua da argitasun pitin bat egitea hezitzaileen artean ematen ari den eztabaidan, eta bide batez, hainbat gogoeta teoriko egitea haurraren egintzen zentzuaz, mugimenduaren garrantziaz eta hezkuntzazko prsikomotrizitate-praktikan geure burua egokitzeaz. Informazio gehiago nahi baduzue hurrengo helbidera joan: www.mondragon.edu/berriak/psikomotrizitatea-eskolan-aztertzen-du-jakingarriak-aldizkarien-azken-aleak?language_sync=1 |
Egilea
Sara López Moyano
en
9:08
0
komentarioak
Etiquetak: berria., Mondragon, psikomotrizitatea
2007-10-03
Aucouturier, Bernard (elkarrizketa)
| Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier frantsesa.Berarentzako psikomotrizitatea mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa da. Hemen nola gauzatzen da praktika psikomotrizitatea irakur dezakegu. Haurrari heldutasun psikologikoko ibilbide bat egiten laguntzen zaio ekintzatik eta jolasetik abiatuta. Hezitzaileak haurrari hitza eman behar dio eta bere buruaz mintza dadin lagundu behar dio, komunikazioa da funtsezko ezaugarria. Informazio gehiago nahi baduzue hikhasi aldizkariko artikulu honetan ikus dezakezue: http://www.hikhasi.com/artikulua/883 |
Egilea
Sara López Moyano
en
11:07
0
komentarioak
Etiquetak: Bernard Aucouturier, berria., psikomotrizitatea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Power point
[slideshare id=98403&doc=grupo-23949&w=425]
Testua birsatua
Psikomotrizitatea haur hezkuntzan. Mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen treminoa da psikomotrizitatea.
Taula
| Sartzeko errituala | Ipuinaren atala | Adierazpen espazioa |
| Irakasleak hurbiltasun erabiltzen du | Haurraren emozioak azalarazten laguntzen du | Ahozko komunikazioa, eraikuntza, plastika, marrazketak e.a. |






