2007-10-23

Psikomotrizitatea gaur egun

Nire gaiarekin erlazionatuta dagoelako blog hau hautatu dut. Gaur egungo psikomotrizitateari buruz hitz egiten du blog honek. Bere egilea Ane da.

Psikomotrizitatea

Blog honetan psikomotrizitate buruzko hainbat informazio topa dezakegu. Gainera, oso ondo antolatuta dagoen blog-a da.


Psikomotrizitatea haur hezkuntzan

Blog hau aukeratu dut psikomotrizitateari buruz hitz egiten duelako, gainera, haur hezkuntzako psikomotrizitatea aipatzen du, batez ere. Horretaz gain, blog-a oso mamitsua da, honen informazioa egokia eta interesgarri da.



Psikomotrizitate saioa

Bideo honetan ikastetxe bateko umeek psikomotrizitate saio bat nola egiten duten ikus dezakegu. You tube-tik hartutako bideoa da, bere izenburua "psicomotricidad" da. Bideoa gazteleraz dago; euskarazko bideorik topatu ez dudalako.


http://es.youtube.com/watch?v=0x2bC1X5w_8

2007-10-09

Psikomotrizitate razionala edo erlazionala

Artikuluak "erlazio-psikomotrizitate"- aren esanahia argitu nahi digu. "Erlazionala" deitzen duguna, haurraren adierazpen global eta prebentiboan oinarritzen dute. Erlazio-psikomotrizitate saioetan haurra bera da protagonista gorputz-mugimenduaren bidez, bere interes eta beharrizanak adieraziz subjektu bezala. Helduaren laguntzarekin bere dimentsio psikofisiko, emozional eta sozialak garatzen ditu. Erabiltzen duten metodoa jolas librea da, espontaneoa, ez-gidatua eta judiziogabea. Psikomotrizistak haurraren portaera behatu, dekodifikatu egiten du, jarrera sostengatzaile eta deskulpabilizatzaile baten bidez, autonomia garatu eta bere zailtasun eta gatazkak bideratuz. Erlazio-Psikomotrizitatearen metodoa jolas librean oinarriturik dago. Informazio gehiago nahi baduzue hik hasi aldizkariko hurrengo artikuluan topa dezakezue:

www.hikhasi.com/artikulua/1045

Psikomotrizitatea eskolan aztertzen du jakingarriak aldizkarien azken aleak

Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko Dokumentazio Zentruak Jakingarriak aldizkariaren azken alea kaleratu du, 59.a. Ale horren gai monografikoa da "Psikomotrizitatea Eskolan", eta hor jasotzen ditu hainbat adituren artikuluak: Juan Carlos Polentinos, Mª Jose Intxausti, Elena Herran eta Bernard Aucouturier.
Monografiko horren helburua da argitasun pitin bat egitea hezitzaileen artean ematen ari den eztabaidan, eta bide batez, hainbat gogoeta teoriko egitea haurraren egintzen zentzuaz, mugimenduaren garrantziaz eta hezkuntzazko prsikomotrizitate-praktikan geure burua egokitzeaz. Informazio gehiago nahi baduzue hurrengo helbidera joan:


www.mondragon.edu/berriak/psikomotrizitatea-eskolan-aztertzen-du-jakingarriak-aldizkarien-azken-aleak?language_sync=1

2007-10-03

Aucouturier, Bernard (elkarrizketa)

Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier frantsesa.Berarentzako psikomotrizitatea mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa da. Hemen nola gauzatzen da praktika psikomotrizitatea irakur dezakegu. Haurrari heldutasun psikologikoko ibilbide bat egiten laguntzen zaio ekintzatik eta jolasetik abiatuta. Hezitzaileak haurrari hitza eman behar dio eta bere buruaz mintza dadin lagundu behar dio, komunikazioa da funtsezko ezaugarria. Informazio gehiago nahi baduzue hikhasi aldizkariko artikulu honetan ikus dezakezue:

http://www.hikhasi.com/artikulua/883

Power point

[slideshare id=98403&doc=grupo-23949&w=425]

Testua birsatua

Psikomotrizitatea haur hezkuntzan. Mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen treminoa da psikomotrizitatea.

Taula

Sartzeko erritualaIpuinaren atalaAdierazpen espazioa
Irakasleak hurbiltasun erabiltzen duHaurraren emozioak azalarazten laguntzen duAhozko komunikazioa, eraikuntza, plastika, marrazketak e.a.